Zortzi erreportajeetan Durangaldeko basoei, Elorrioko ondare industrialari edota Zaldibarko ospitaleko kaperari buruz irakurri ahalko da. Testuez Izaskun Ellakuriaga, Josune Aranguren, Victor Arrizabalaga, Marta Aranbarri eta Belen Uranga arduratu dira, besteak beste. Argazkietako asko, ostera, Txelu Angoitiarenak dira.
Bost euroko prezioan salduko da aldizkaria, Durangaldeko hainbat saltokitan: Abadiñoko Arrindan eta Petiten, Berrizko Estankoan, Elorrioko Ilargin, Iurretakopin eta Durangoko Ikerfer, Arteka, Hitz, Urrike, Txori-Zori eta Etxebarrian.