Programak zerbitzu pertsonalizatua eman gura die kolektibo sedentarioei. Helburu nagusia, zerbitzua gaur egun iristen ez den pertsonengana iristea da, euren udalerrian bertan dauden baliabideei (kirol-instalazioak, ikastaroak...) buruzko informazio guztia emanez eta bakoitzaren beharrizanaren araberako jardueren proposamen pertsonalizatua diseinatuz.
Mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiek jasoko dute zerbitzua –Durangok izan ezik, ez delako Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuko kide–. Zerbitzua lau profesionalek emango dute aurrez aurre Abadiñon (Matiena eta Zelaieta), Berrizen, Elorrion, Iurretan, Mañarian eta Zaldibarren. Aurrerago, Atxondora eta Otxandiora ere zabalduko da.
Aplikazio berria hartuemana errazteko
Berrikuntza gisa, proiektu berritzailea jarri ahal izango da martxan, MOBI Durangaldeak sortutako informazio guztia integratzea ahalbidetuko duen mugikorrerako aplikazio berrian oinarrituz. Horri esker, harreman handiagoa izango da kirol orientatzaileekin, eta udalerri bakoitzean dauden kirol baliabide guztiak integratuko dira. Jaurlaritzaren, Aldundiaren eta Kirolenerekin lankidetzan atera dute aplikazioa berria.
MOBI Durangaldeko ORDUTEGIA:
Iurreta
- Astelehenetan, 9:00etatik 13:00etara. Ibarretxe Kultur Etxean.
Elorrio
- Astelehenetan 9:00etatik 14:00etara eta asteartetan 11:30etik 14:00etara. Iturri Kultur Etxean
Abadiño
- Zelaietan (Txanporta Kultur Etxea): Astearteetan 9:00etatik 14:00etara
- Traña-Matienan (Errota Kultur Etxea): Asteazkenetan 9:00etatik 14:00etara
Mañaria
- Asteazkenetan, 9:00etatik 11:30era. Udaletxean.
Berriz
Ostegunetan, 9:00etatik 13:00etara. Anbulatorio zaharrean.
Zaldibar
Ostegunetan, 9:00etatik 13:00etara. Liburutegian.
KIROL ORIENTAZIO ZERBITZUA (MOBI DURANGALDEA)
dalda.barayazarra@mugikon.com / Tel.: 747 493 680 (Mañaria, Elorrio eta Zaldibarko bulegoak).
itxaso.elias@mugikon.com / Tel.: 747 493 681 (Abadiño, Berriz eta Iurretako bulegoak).