Eguenetik domekara bitartean 1.416 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2022ko urt. 3a, 16:21

Abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra 1.416 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 502 Durangon, 362 Zornotzan, 162 Abadiñon, 148 Elorrion, 94 Berrizen, 40 Zaldibarren, 33 Iurretan, 24 Atxondon, 22 Mallabian, 15 Otxandion, 8 Mañarian, 4 Garain eta 2 Izurtzan. 

Azken lau egunetan 117.950 test egin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan eta euretatik 41.495 positiboak izan dira. Gaur, guztira 560 lagun daude ospitaleratuta Osakidetzan, euretako 132 Zaintza Intentsiboetako Unitatean. 

Hona azken 14 egunetan Durangaldean atzeman diren positibo kopuruen taula: 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!