Mendizaletasuna bultzatzeko eta Euskal Herriko mendiak ezagutara emateko helburuz, mendi erronka abiatu du aurten ere Iurretako Zaldi mendi taldeak. Urtero lez, izena eman dutenek Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi kopuru bat igo beharko dute erronka betetzeko.
18 urtetik gorakoen kasuan, Zaldaik egindako zerrendan dauden bost herrialdetako hamar mendi igo beharko dituzte gutxienez. 10-18 urte artekoek, aldiz, nahikoa dute hiru herrialdetako bost mendi igotzea erronka betetzeko. Hamar urtetik beherakoen kasuan ere hiru herrialdetako bost mendi igo behar dira, baina Zaldairen zerrendakoak ez ezik, buzoia duen Euskal Herriko edozein mendi igo dezakete.
Mendi erronkan edonork parte hartu dezake, Zaldaiko bazkide izan zein ez. Izen-ematea www.zaldaimenditaldea.org webguneko 'Mendi Erronka' atalean egin daiteke. "Erronkari ekingo badiogu izena ematea garrantzitsua da. Horrela erronka bukaerarako zenbat sari beharko ditugun errazago zehaztuko dugu", azaldu dute antolatzaileek sare sozialetan.
BIZKAIA
- Jorrios (803 metro)
- Alen (769 m)
- Arralde (941 m)
- Illuntzar (727 m)
- Kurutzeta (1.214 m)
GIPUZKOA
- Murumendi (876 metro)
- Aranguren (1.200 m)
- Arriurdin (1.266 m)
- Jaizkibel (539 m)
- Sarastarri (994 m)
ARABA
- Peña las Cinco (893 metro)
- Peña las Doce (1.252 m)
- Legunbe (1.173 m)
- Atxabal (867 m)
- Cueto (1.358 m)
NAFARROA
- Ukerdi (2.199 metro)
- Txameni (1.299 m)
- Treku (1.264 m)
- Arangoiti (1.336 m)
- Lokiz (1.104 m)
IPAR EUSKAL HERRIA
- Argarai (1.214 m)
- Adartza (1.239 m)
- Urtsumendi (678 m)
- Irubelakaskoa (963 m)
- Xoldoko gaina (486 m)
PIRINIOAK
- Oroel (1.770 m)
- Vertice de Anayet (2.555)
- Bachimala (3.160)
- Acherito (1.774 m)
- Mulleres (3.013 m)