Eskalatzaile bat erreskatatu dute Anboton

Anboto 2022ko urt. 1a, 17:04

Argazkia: @112_SOSDeiak

Atzo gauean, iluntzerakoan, Anboto mendiko arrakala batean gelditu zen.

Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, atzo iluntzean eskalatzaile bat Anboto mendiko arrakala batean gelditu zen. Argi faltarengatik ezin izan zen jaitsi. Gaur goizean larrialdi zerbitzuek erreskatatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!