Koronabirus kasuak izaten ari diren gorakada dela eta, Eusko Jaurlaritzak osasun neurri berriak sartuko ditu indarrean, gaurtik aurrera. Honako hauek dira:
- Tabernek, jatetxeek, gaueko aisialdiak eta ekitaldi kulturalek goizeko 01:00ean zarratu beharko dituzte ateak.
- Modu orokorrean, barrualdeetako edukiera %60ra mugatuko dute.
- Ekitaldi kulturaletan batu ahal izango den gehienezko jende kopurua 600 pertsonakoa izango da egitasmoa eremu zarratu batean egiten bada, eta 800ekoa, ekitaldia kanpoan egiten bada. Eremuaren edukiera 1.500 - 5.000 artekoa bada, barrualdean diren ekitaldietan 800 lagun batu ahalko dira gehienez; 1.200, kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa den ekitaldietan, edukiera erdira murriztuko dute.
- Tabernetan eta jatetxeetan ezingo da zutik kontsumitu eta talde bakoitzean 10 lagun elkartu ahalko dira gehienez. Talde horien arteko distantzia minimoa metro eta erdikoa izan beharko da.
- Kirol jardueretan 10 lagun elkartu ahalko dira gehienez. Kiroldegietako aldageletako edukiera erdira murriztuko dute.
- Urtarrilaren 1ean eta 6an, tabernek eta jatetxeek ezingo dituzte ateak goizeko 08:00ak baino lehen zabaldu.
- Gomendio bat eman dute Gabon zaharreko, Urte berriko eta Erregenetako oturuntzetarako: 10 lagun baino gehiago ez elkartzea.
Lehendakariak gizartearen "ahalegina" goraipatu du. Adierazi du "kutsatzeek mundu erdiari eragiten dietela, Europari bereziki". "Transmisio komunitario leherkorra" ematen ari dela eta, Osakidetzako bitarteko materialak eta giza baliabideak "berrantolatzen" ari direla gaineratu du.