Durangoko Kulturalak infantil mailako jokalarientzat Gabonetako Txapelketa antolatu du

Maialen Zuazubiskar 2021ko abe. 27a, 09:36

Abenduaren 29 eta 30ean jokatuko da txapelketa. Partidu guztiak Tabiran jokatuko dira.

Durangoko Kulturalak infantil mailako jokalarientzat Gabonetako Txapelketa antolatu du. Antolatzaileek jakitera eman dutenez 17 taldek parte hartuko dute txapelketan.

Lehenengo jardunaldian eskualdeko 12 talde ariko dira eta abenduaren 29ko jardunaldia irabazten duenak hurrengo eguneko, abenduak 30, jardunaldian jokatzeko aukera izango du. Abenduaren 30ean, aurreko eguneko irabazlearekin batera talde hauek jokatuko dute: Athletic Club, Eibar, Erreala, Osasuna eta Durangoko Kulturalak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!