Durangaldeko GKSk deituta kontzentrazioa egin dute gaur Durangon, Covid-19aren harira hartu diren azken neurriekiko desadostasuna agertzeko. “Gure ustez, neurriok ez dute oinarri sanitariorik, izaera totalitarioa dute”, azaldu dute kontzentrazioaren ostean bidalitako oharrean. “Osasungintza hobetu ez eta murrizten den bitartean, kalean musukoa erabiltzea inposatu digute”, jarraitu dute.
Bestalde urtarrilaren 29an Bilbon mobilizatzeko deia egin dute, “gazteen pobretzearen eta askatasunaren etenik bako ezabapenaren kontra.