Lehen arretako murrizketak salatu dituzte osasun zentroen aurrean

Anboto 2021ko abe. 22a, 14:14

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako mobilizazioetan Osakidetzako lehen arreta indartzeko eskatu dute. Durangaldean ere hainbat protesta egin dituzte. Zaldibarren, Elorrion eta Durangon, esaterako.

Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatu dute, eta "benetako eta berehalako konponbideak" eskatu dituzte. Deitzaileek azaldu dutenez, "pandemiak are gehiago tenkatu du lehendik zetorren egoera larria; izan ere, arazoak egiturazkoak dira, eta egungo osasun krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak dira. Hala ere, pandemia hau, kolektiboaren lan baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia kalitatea are gehiago prekarizatzeaz gain, Osakidetzak murrizketak aplikatzeko eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko aitzakia ere bihurtu da".

Durangon, goizean ez ezik arratsaldean ere kontzentratu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!