Zornotzako Lagun Onak klubeko pilotariek hiru final irabazi zituzten frontoi luzean: nagusien eta gazteen bigarren mailan eta nagusien maila berezian.
Frontoi luzean Durango Pelotazale Klubeko gazteek bigarren mailako txapela jantzi zuten. Sopelan jokatutako finalean 22-7 menderatu zuten Larrabetzuko bikotea. Elorrioko Hori Hori klubeko kadeteak ere bigarren mailako txapelarekin itzuli ziren etxera Gernikan jokatutako finaletik.
Abadiñoko Tornosolo trinketean jokatutako finaletan Iurretako Olaburu klubeko Mikel Bereinkuak irabazi zuen nagusien bigarren mailako finala eta azpitxapeldun geratu zen Lagun Onak klubeko Cimadevilla. Gazteen mailan Zaldibarko Zaldua klubeko Igor Pascualek jantzi zuen txapela. Azkenik, kadete mailan Lagun Onak klubeko Arroitajauregi nagusitu zen Kurene taldeko Ramirez 30-25 menderatuta.
Bilboko Bizkaia trinketean jokatuta finalean, Abadiñoko Tornosolo klubeko Ander Asurmendik larruzko paleta gomako bigarren mailako txapela jantzi zuen.
Durangoko pilota klubeko pilotariak txapelarekin. (Argazkia: facebook 'Durango Pelota')
Iurretako Olaburu klubeko Mikel Bereinkua txapelagaz.