Eguenetik domekara bitartean 366 positibo berri atzeman dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko abe. 20a, 12:46

Abenduaren 16tik 19ra 366 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte eskualdean. Horietatik 130 Durangon, 101 Zornotzan, 48 Elorrion, 43 Abadiñon, 12 Iurretan, 10 Berrizen, 7 Atxondon, bosna Otxandion eta Zaldibarren, bina Mallabian eta Mañarian eta bat Garain. 

Azken lau egunetan 8641 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 324 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 105, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!