Badaukagu Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarreren irabazlea

Anboto 2021ko abe. 15a, 13:16

Abenduaren 18an jokatuko da Bilbon 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilbao Arenan, Miribillan. Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Aitor Bizkarra abadiñarrak abestuko dute bertan. 

Pagonabarragagaz eta Bizkarragaz batera Etxahun Lekuek, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak kantatuko dute. 

ANBOTOk finalerako sarrera bikoitz bat zozkatu du eta Aitzol Odriozolari egokitu zaizkigu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!