Zabalik dago droga-menpekotasunari loturiko ikastaroetan izena emateko epea

Anboto 2021ko abe. 13a, 10:31

Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu ditu droga-mendekotasunak prebenitzeko, eta osasuna, komunikazioa eta arazoen ebazpena lantzeko. Izena emateko epea abenduaren 23ra arte dago zabalik.

Hauek dira ikastaro guztiak:

  • Gatazkak ebatzi eta erabakiak hartzeari buruzko ikastaroa. Durangoko Jesuitak ikastetxean eta Iurretan antolatuko dute.
  • Nerabezaroan drogen kontsumoa prebenitzeari buruzko trebakuntza saioa. Mankomunitatearen instalazioetan egingo da, Durangoko Elkartegian, eta Bigarren Hezkuntzako adingabeen familientzat izango da.
  • Komunikazioaren eta autoestimuaren bidez haurtzaroan prebenitzeari buruzko
    ikastaroa ere Mankomunitatearen instalazioetan izango da. Ikastaro hori Lehen
    Hezkuntzako adingabeen familiei zuzenduta dago. 
  • Frustrazioak onarpena lantzeko ikastaroa. Durangon, Elorrion eta Abadiñon eskainiko dute.  den
  • Mundu bat aurkitzeko ikastaroa. 0 urtetik 3 urtera arteko umeak dituzten familiei zuzendutako ikastaroa. Lotura afektiboak nola indartu azalduko da, eta emozioen, jolasaren eta barrearen garrantziaz arituta. Durangoko San Antonio ikastetxean eta Abadiñoko Errota Kultur Etxean emango da.

Jarduera horien guztien ordutegi eta data zehatzak Durangaldeko Mankomunitatearen web-orrian daude ikusgai. Izena emateko epea abenduaren 23ra arte dago zabalik 94 620 05 20 telefonoan edo prevencion.mdurango@bizkaia.org helbidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!