Osasun Sailak jakinarazi du abenduaren 15ean hasiko duela 12 urtetik beherako umeen txertaketa kanpaina. Momentuz, 9 eta 11 urte bitarteko adin tartea txertatzen hasiko dira, baina pixkanaka, dosien arabera, 5 urteko umeenganaino ailegatzea gura dute. Hitzordua hartzeko aukera martitzen arratsaldean zabalduko dute, abenduaren 14an. Horretarako Osakidetzaren web orrira jo beharko da. Dena dela, hitzordua bide horretatik hartzea ezinezkoa balitz, Osakidetzak osasun zentrora deitzeko aukera egongo dela aurreratu du. Telefonoz deitu eta 1 zenbakia sakatu beharko da horretarako. Bertan zehaztuko dute txertaketa puntua.
Pfizer
Osasun Sailak adierazi du Pfizer botika etxearen 60.000 txertoren zain dagoela. Astelehenean lehenengo sorta jasotzea espero du. Hain zuzen ere, Pfizer etxearena da Europako Medikamentuen Agentziak momentuz baimendu duen txerto pediatriko bakarra. Umeei ematen zaien dosia txikiagoa da helduei ematen zaienaren aldean.