[ZOZKETA] Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera zozkatuko ditu ANBOTOk

Anboto 2021ko abe. 13a, 09:52
Gorka Pagonabarraga finalaurrekoan.

Abenduaren 18an jokatuko da Bilbon 2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilbao Arenan, Miribillan. Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Aitor Bizkarra abadiñarrak abestuko dute bertan. 

Pagonabarragagaz eta Bizkarragaz batera Etxahun Lekuek, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak kantatuko dute. 

Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 688 635 041 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute, abenduaren 14a baino lehen. Sarreren irabazlea nor diren eguaztenean emango dugu ezagutzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!