N633 errepidea itxita dago, Trabakua parean, euriteak eragindako lur jausi baten ondorioz

Anboto 2021ko abe. 10a, 07:21

Trabakuko lur jausiko irudia (Irudia: @BomberosIurreta)

Eurite etengabeak hainbat uholde eta traba eragin ditu. Une honetan, N-633 errepidea itxita dago, Trabakuan, lur-jausi bat dela eta.

Herriguneetan ere arazoak daude euritearen ondorioz. Erakundeetatik "kontuz ibiltzeko deia" egin dute. Eguardira arte "alerta laranja egoera" aktibatua egongo da. Arrazolan suhiltzaileek zuhaitz enbor bat kendu behar izan zuten errepidetik. Iurretan ere arazoak egon dira uholdeekin, esaterako errepide azpitik doan tunelean. Abadiñoko Zelaieta auzoko trasteleku batzuetan ere ura sartu da.

Iurretako tunela urez beteta.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!