Herriguneetan ere arazoak daude euritearen ondorioz. Erakundeetatik "kontuz ibiltzeko deia" egin dute. Eguardira arte "alerta laranja egoera" aktibatua egongo da. Arrazolan suhiltzaileek zuhaitz enbor bat kendu behar izan zuten errepidetik. Iurretan ere arazoak egon dira uholdeekin, esaterako errepide azpitik doan tunelean. Abadiñoko Zelaieta auzoko trasteleku batzuetan ere ura sartu da.
Iurretako tunela urez beteta.