Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek eta Txaber Altubek ez dute lortu finalerako txartela

Anboto 2021ko abe. 4a, 19:32

Larrabetzuko saioan hirugarren geratu da Txaber Altube, bosgarren ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas'; Nerea Ibarzabalek irabazi du finalaurrekoa. Durangaldeko bi bertsolarik kantatuko dute finalean, beraz: Gorka Pagonabarraga durangarrak eta Aitor Bizkarra abadiñarrak .

700 lagun batu dira Larrabetzuko finalaurrekoa ikusteko. Honen ostean, erabakita geratu da nortzuk kantatuko duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean: Gorka Pagonabarragak, Aitor Bizkarrak, Etxahun Lekuek, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak abestuko dute abenduaren 18an Bilboko finalean. 

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

Nerea Ibarzabal Salegi: 542,5 puntu

Jone Uria Albizuri: 534

Txaber Altube Sarrionandia: 483

Ander Elortegi Garatea: 477

Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas': 469

Julen Arzanegi Erezuma: 436,5

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!