Altube eta 'Abarkas', finalerako txartelaren bila

Anboto 2021ko abe. 3a, 12:04

Txaber Altube artxiboko irudi batean.

Zapatuan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Txaber Altube abadiñarrak eta Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek bertan abestuko dute. Larrabetzun izango da finalaurrekoa, frontoiean, 17:00etan.  

'Abarkas' eta Altubegaz batera, Ander Elortegik, Jone Uriak, Julen Arzanegik eta Nerea Ibarzabalek abestuko dute. Itxaro Juaristik egingo ditu gai-jartzaile lanak. 

Abenduaren 18an izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon. Gorka Pagonabarraga durangarrak bertan abestuko du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!