Azken hiru egunetan 175 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitartean 175 positibo detektatu dituzte Durangaldean:  73 Durangon, 31 Zornotzan, 15 Abadiiñon, hamaikana Berrizen eta Otxandion, hamarna Elorrion eta Iurretan, 5 Zaldibarren, 4 Atxondon, 3 Mallabian eta bana Garain eta Izurtzan.

Azken hiru egunetan 3975 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 207 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 55, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!