Abenduaren 6an 43 urte beteko dira espainiar Konstituzioa sinatu zenetik. Harrezkero, hamarkada luzeetan "ikasleok ezin izan dugu ikasi nahi duguna, ezta erabaki zein hizkuntzatan ikasi nahi dugun eta nola ikasi nahi dugun", Ikama antolakundearen ustez. Horregatik, "arrotza" egiten zaien egun horri "intsumisioz" erantzungo diote, ohar batean azaldu dutenez. Datorren astelehenean, abenduaren 6an, Bizkaiko Herri Eskolak antolatuko dituzte Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan eta Bizkaiko ikasleak euretan parte hartzera deitu dituzte.
ABENDUAK 6 (Durangoko institutuan)
- 10:30; Harrera.
- 11:00; Mahai ingurua: Jai egun arrotzei intsumisioa urteetan zehar.
- 12:30; Eskualdeen arteko olinpiadak.
- 14:30; Bazkari autogestionatua.
- 16:00; Kontzertu akustikoa.
- 17:00; Manifestazioa: Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika.