Berri agentziek jakitera eman dutenez, Espainiako Auzitegi Gorenak ontzat eman du gaueko aisialdian eta 50 bazkaltiarretik gorako jatetxeetan COVID ziurtagiria ipini ahal izateko aukera. Egun batzuk atzerago, Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusira jo zuen ziurtagiria ipini ahal izateko baimen juridiko eske, baina auzitegiak ez zuen neurria onartu. Horren aurrean, Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuen babes eske, eta orain ailegatu da epaia. Argi berdea eman dio COVID ziurtagiria ezartzeko aukerari. Bestalde, Osasun Sailak aurreratu du larrialdi egoera ezarriko duela ostera ere.