Azken lau egunetan 218 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Azaroaren 25etik 28ra bitartean 218 positibo detektatu dituzte Durangaldean:  98 Durangon, 25 Abadiñon, 23 Elorrion, 21 Zornotzan, 15 Iurretan, bederatzina Berriz eta Zaldibarren, 7 Mallabian, 5 Otxandion, 4 Atxondon eta 2 Garain.   

Azken lau egunetan 3717 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 214 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 47, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.