Azken hiru egunetan 127 positibo berri identifikatu dituzte Durangaldean

Azaroaren 22etik 24ra bitartean 127 positibo detektatu dituzte Durangaldean:  12 Abadiñon, 2 Atxondon, 6 Berrizen, 66 Durangon, 13 Elorrion, 7 Iurretan, 8 Mallabian, 1 Otxandion, 4 Zaldibarren eta 8 Zornotzan.  

Azken hiru egunetan 2618 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 179 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 36, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.