Berton Bertokoa dinamikak egitasmo berri bat gehitu du orain arte egindako aldarrikapenen, sukaldaritza saioen, plantoen eta bideoklipen zerrendara: gala bat. Tokiko elikaduraren aldeko dinamikak aurreratu du jaialdi berezi bat egingo duela abenduaren 10ean, Elorrioko Arriola aretoan. Ekitaldia 18:00etan hasiko da. Egitasmoaren bultzatzaileek aurreratu dute zuzeneko musika, photocalla, sari banaketa eta dantzak egongo direla. Ekitaldirako sarrerak dinamikak esku hartzen duen eskoletan daude salgai, 3,5 euro (umeak) eta 5 (helduak) euroan. Durangalde osoko herritarrak deitu dituzte galara joan eta Arriola aretoa betetzera.