Berri agentziek jakitera eman dutenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak baztertu egin du gaueko aisialdiari lotutako establezimenduetan eta 50 bazkaltiarretik gorako jatetxeetan covid ziurtagiria ezarri ahal izateko eskaria. Eskaria Eusko Jaurlaritzak egin zuen, joan zen astean. Orain, Jaurlaritzak hiru eguneko epea du Espainiako Auzitegi Gorenera jo eta erabakiari errekurtsoa aurkezteko. Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegiaren erabakia bi magistraturen eta bertako presidentearen botoekin hartu da. Presidenteak covid ziurtagiria ezartzeko aldekotasuna agertu du.
Jaurlaritzak covid pasaportea ezartzeko asmoa agertu du egunotan. Diskoteketan, dantzalekuetan, ikuskizunetan, tabernetan, karaokeetan eta orokorrean, ostalaritzako III. katerogiari lotutako negozioetan ipini gura izan du kontrol neurria. Ziurtagiria gaueko 22:00etatik aurrera ipini gura zuen martxan, gaueko aisialdiari loturiko negozioetan eta 50 bazkaltiarretik gorako jatetxeetan, eta beti ere, Autonomia Erkidego osoko intzidentzia tasa 150etik gorakoa denean.