Barikutik domekara 129 positibo kasu detektatu dituzte Durangaldean

Azaroaren 19tik 21era bitartean 129 positibo detektatu dituzte Durangaldean:  59 Durangon, 24 Zornotzan, 20 Elorrion, 7 Iurretan, 7 Abadiñon, 6 Mallabian, 3 Berrizen, 2 Atxondon eta 1 Zaldibarren.

Azken hiru egunetan 1.747 kutsatu berri detektatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 168 pertsona daude koronabirusaz ospitaleratuta. 31, Zainketa Intentsiboen Unitatean.

 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.