BABESTUTAKO EDUKIA

[BIDEOA]: Olatz Salvadorren kontzertua asteburuan, 'Udagoieneko Ostera' ekimenaren baitan

Anboto 2021ko aza. 22a, 11:55

Kontzertua azaroaren 26tik 28ra bitartean egongo da ikusgai www.udagoienekoostera.eus atarian. 

Udagoieneko Ostera Hegan zikloak hainbat kontzertu antolatu ditu azaroaren 12tik 28ra bitartean. Orain arte Mikel Urdangarinek eta Xamanak taldeak eskaini dute kontzertua, eta asteburu honetan Olatz Salvador kantari donostiarraren txanda izango da. Salvadorrek Saturrarango pasabidean eskainitako kontzertua ikusgai ipiniko dute www.udagoienekoostera.eus atarian. Azaroaren 26tik 28ra egongo da ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!