Senideak zaintzeaz arduratzen direnentzako berbaldia, Berrizen

Anboto 2021ko aza. 22a, 10:17

Hitzaldia kultur etxean izango da, 19:00ean.

Mankomunitateko Zaindu zerbitzuak berbaldia antolatu du biharko, generoak eta zainketak mendekotasunean duten lotura zer nolakoa zen aztertzeko. Berbaldia Esther Alonsok eskainiko du Berrizko kultur etxean, 19:00ean. Mankomunitateak ohar bidez jakinarazi duenez, berbaldiaren helburua "emakumeek euren gain hartzen dituzten zainketen inguruan dagoen desberdintasuna ikusaraztea da, eta eremu horretan erantzunkidetasunak duen garrantziaz sentsibilizatzea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!