AHTren aurkako aste aktiboa antolatu dute Durangaldeko zenbait herritan

Anboto 2021ko aza. 17a, 11:36

2020an Atxondon egindako manifestazioko argazkia

Azaroaren 22tik 28ra bitartean AHTren aurkako aste aktiboa antolatu dute Durangaldean. Hori horrela, aste horretan zehar eskualdeko hainbat herritan Abiadura Handiko Txikizioa dokumentala eskainiko dute, besteak beste. Gainera, azaroaren 27an Durangaldea tinko! AHTren aurkako martxa egingo dute Elorriotik Durangora.

EGITARAUA

ASTELEHENA 22
18:30 Abiadura Handiko Txikizioa dokumentala (Abadiñoko Gaztetxean)

MARTITZENA 23
18:30 Abiadura Handiko Txikizioa dokumentala (Iurretako Gaztetxean)

EGUAZTENA 24
19:00 Abiadura Handiko Trena hitzaldia (Elorrioko Arriola Antzokian)
18:30  Handiko Txikizioa dokumentala (Zaldibarko Gaztetxean)

EGUENA 25
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna 

BARIKUA 26
17:00 Basoko paseoak ipuin kontaketa (Abadiñoko Txanportan)
18:30 Abiadura Handiko Txikizioa dokumentala (Berrizko Gaztetxean)
18:30 Mural margoketa + Baraka dokumentala (Durango, Larrasoloeta 5 kalean)

ZAPATUA 27
9:30-13:30 Durangaldea tinko! AHTren aurkako martxa (Elorriotik-Durangora)
13:30 Ekitaldia Ezkurdin 
16:00etatik aurrera dokumentala, hitzaldia eta kontzertuak (Eibarko Gaztetxean)

DOMEKA 28
19:00 Abiadura Handiko Txikizioa dokumentala (Atxondon, Amillenan)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!