Aurpegi eta bizikleta berriekin ekin dio denboraldiari Eiser-Hirumet taldeak

Anboto 2021ko aza. 16a, 09:09
Eiser-Hirumet taldeko txirrindulariak Hontza Extreme abentura parkean.

Eiser-Hirumet txirrindularitza taldeak denboraldi berriari ekin dio Urkiolan egindako kontzentrazioagaz. Harrobiko hainbat txirrindulari igo dituzte taldera. Horrez gainera, aurten Berria markako bizikletak erabiliko dituzte.

Taldea osatuko duten 19 txirrindulariek hainbat ekintza egin dituzte Urkiolan egindako kontzentrazioan. Esaterako, Otxandioko Hontxa Extreme abentura parkean egon dira.

Harrobiko txirrindulariei aukera emateko filosofiari jarraituz aurten honako txirrindulariak igo dituzte: Duranguesako Cafes la Tostadora taldeko Lander Hernandez eta Unai Atutxa, eta, Punta Galeako Loiumat taldeko Oier Muñiz, Eder Moreno, Ander Arizpe eta Eneko Apodaka. Ondorengo bost izenak ere berriak dira: Antiga Casa Bellsola taldetik datozen Gerard Bofill eta Adria Bartrina, Wheelbase taldetik datozen Adam Bent eta Ben Houlihan, Ampo taldetik datorren Ander Ormazabal eta Triatlon taldetik datorren Ander Ganzabal.

Iazko bloketik, berriz, honakoek jarraituko dute: Imanol Alvarez, Dani Cavia, Fergus Robinson, Asier Urionabarrenetxea, Iker Barandiaran, Iñaki Trujillo eta Alex Ashman-ek.

Staff teknikoan ez dago aldaketarik: Beñat Intxaustik eta Alain Ramirezek jarraituko dute zuzendari lanetan eta Roberto Arteaga, Unai Uribarri eta Gontzal Garcia izango dira mekanikoak.

Babeslei dagokionez iazko berdinei eusten diete: Eiser, Hirumet, Getxoko Udala, Grupo Dromedario, Lasuen, Ekidom, Egoin, Suministros Mugarra, Bio Racer eta Durango Turismo. 

Erabili dituzten bizikletetan nobedadea dago: lau urtean Ridley bizikletak erabili ostean, aurten Berria markako Belador 10 modeloko bizikletak erabiliko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!