ANBOTOK 20 URTE

Zelan pasetan dan denpora!

Kristina Mardaras Sedrun (Bertsolaria) 2021ko aza. 13a, 10:00

Kristina Mardaras Sedrun (Bertsolaria)

Zelan pasetan dan denpora!

Eraz aldizkariaren ondoren etorren Anboto astero-astero Durangaldeko barriak emotera. Zorrontzarrak gehitu ziran gerora. Orain 20 urte sorgindu ninduen bere proiektuak eta orain be gustora jarraitzen dot irakurten. Inguru baten partaide sentiarazten nau. Durangaldeko barri etxeraino ekarten deust eta horrek inguru bizi batekin konektatzen eta parte hartzera gonbidatu. Aktibatu egiten nau. Hango bertso saioaren barri, besteko feria ekologikoak edota hemengo kontzertu, zinema, antzerki edo hitzaldiak non eta noiz diren puntual etxeraino.

Etxe askotan Anboto izango da, hainbaten, euskeraz irakurten dan aldizkari bakarra. Oromiñoko baserri guztietan hartzen da Anboto. Eta galdetuta ea irakurten daben, zaharrenek erretratuak ikusi eta titular nagusiak behintzat bai. Bista hobeagokoek azpitituluak be bai. Eta albiste interesgarrienak, oso-osorik. Benedita Garatek esaten eustan, Mendiolako kontuak danak irakurten ebazala. Bai ba, bera hangoxea zan eta. Eta Bene, 80 urte ebazala Anbotoren banatzaile ibili zan 15 urte luzean.

Nik Ijorretan hartzen neban Anboto pakete osoa eta Arriandiko eskolaondoko buzoiak bete ondoren Bakixakoak Marisol Erdeillakori izten neutsezan; Beneri Oromiñokoak. Bene, etxerik etxe joaten zan, agur bana eginaz Anboto banatzen. Muniketa, Astei eta Maumerakoak Danielek egiten ebazan. Zuetza eta San Marko aldea nire ardura ziran.

Anbotok, langileoi zerbait ordaintzen euskula eta, urtero bazkari bat egiten gendun Astein. Ze pozik ospatzen genuen!

Eskerrik asko Anboto eta beste 20 urtean

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!