Zaila bezain polita 20 urteotako erronka. Gero eta urrunago iristea helburu duen gizarte honetan, hurbiltasuna ekarri diguzu ostiralero etxera. Jakin izan duzu baita ere, abileziaz, era berrietara egokitzen teknologia berrien erabilerarekin. Ikusten edota jakiten ez dena existitu ez balitz bezala da, eta zuk plazaratu dituzu eskualdekoon pozak, kezkak, lorpenak, porrotak... Durangaldearen eta durangarron aldaketaren testigu eta protagonista izan zara. Ondo osatutako iragana atzean, koherentziaz egindako bidea, beti eskualdean errotuta.
Krisi momentuen aurrean erakutsitako mugak gainditzeko gaitasuna eta hobekuntza horretan irmo jarraitzeko agertutako kapazidadea duzu etorkizunera begira bermerik onena.
Anboto, zorionak eta eskerrik asko. Eskerrik asko eta zorionak, anboto!