Baina momentu batean hori baino gehiago bilakatu da niretzat. Ez zen askoz geroago izan lehen aldiz bertan agertu nintzenean, neure burua bertan ikusi nuenean. Horrek bai egin zidala ilusioa. Eta handik gutxira ni neu naiz kolaborazioak idazten dituena. Polita da komunitate baten parte izatea. Dakigunari buruz idaztea edo gure iritzia ematea beti iruditu izan zait interesgarria, baita ez dakigunari buruz irakurri eta gure iritzi propioa sortzea ere. Idazteko eta irakurtzeko sare sozialak gero eta gehiago erabiltzen diren garai honetan, ezinbestekoa ikusten dut komunikabideak sustatzeko beharra. Zein aberatsak izango ginatekeen goizero denok gure inguruan gertatzen denaz irakurriko bagenu. Horregatik, gaur, Anbotoren 20. urtebetze egunean, gogorarazi nahi nuke kolaboratzaile, eta batez ere irakurle guztiei esker dela berezia hau.
Beraz, eskerrik asko, noizbehinka bada ere, hemen idazten dugunon hitzak irakurtzeko denbora hartzen duzuen guztioi. Etor daitezela beste 20 urtebetetze.