Bigarrenik, EHUko ikertzaile moduan, Anboto aztertzeko aukera eduki dut. Asko pozten nau Anbotok berdintasunarekiko daukan konpromisoak: eskualdeko andreek lortu dituzten ikusgaitasuna eta babesa azpimarratzekoak dira; kirolariek, batez ere. Gainera, informazioa nork zabaldu duen zehazten dute Anbotoko albisteen ia erdiek. Ez da gauza bera esatea herri bateko udalak diru-laguntza batzuk emango dituela edo udal horrek deitu duela iragartzeko diru-laguntzak emango dituela. Albistearen jatorria aipatuta, informazioaren interesa agerian geratzen da.
Azkenik, irakurle moduan ere jarraitzen dut Anboto, aspaldian ez naizelako eskualdean bizi. Berlinen bizi izan naizenean ere, eskertu dut sarean anboto.org kontsultatu ahal izana. Are gehiago, etxealdiaren sasoian, koronabirusaren jarraipenaren berri eduki ahal izana.