Askotan esan ohi da euskarazko komunikabideen helburu nagusia euskararen erabilera zabaltzea dela. Ez dut ukatuko. Hala da, ezin bestela izan, euskarazkoak direnez gero; baina argi eduki ezazue zuen beren-beregiko zeregina informatzea dela, zuen hartzaileei informazio landua eskaintzea, zuen bailaretan gertatzen denaren berri era profesionalean lantzea. Kazetaritza ona, beste lanbide askotan bezala, profesionaltasunaren eta pasioaren uztardura egokiaren ondorioa da. Bi osagaiak behar ditu, neurri beretsuan, ezinbestez. Segi ezazue beste 20 urtez orain arte bezain fin.
Zorionak, beraz, duda-mudazko garai haietan sortu zenutenoi, eta geroztik proiektua gaur egun daukan sendotasunera ekarri duzuenoi.