Ainhize Belarrek eskaladako Euskadiko txapelketa irabazi du eta Borja Bernalte azpitxapeldun geratu da

Anboto 2021ko aza. 9a, 09:04

16 urtez azpiko podiuma. Ezkerretik hasita: Intza Elizalde, Ainhize Belar eta Garazi Uriarte.

Eskalatzaile biek zailtasun proban jantzi dituzte dominak.

Joan zen asteburuan, eskalada maite dutenen epizentroa bihurtu zen berriz ere Rocopolis; izan
ere, Nafarroako zentro horretan jokatu ziren Euskadiko eta Nafarroako Eskalada Txapelketak,
bai zailtasun modalitatean, bai eta abiadura modalitatean ere. Euskal Herriko eta Nafarroako
berrogeita hamar eskalatzaile baino gehiago bildu ziren 12 urtez azpiko kategoriatik maila
absolutura.

Zailtasun modalitatean eskualdeko eskalatzaile bi nabarmendu ziren. Emakumeetan, Ainhize Belar atxondarrak 16 urtez azpiko txapelketa irabazi zuen. Gizonen maila absolutoan, berriz, Elorrion bizi den Borja Bernalte bigarren tokian geratu zen, Joanes Espartaren atzetik. Eskalatzaile biak Elorrioko Erdella Mendizale Taldean dabiltza.

Maila absolutoko podiuma. Ezkerretik hasita: Borja Bernalte, Joanes Esparta eta Hodei Galiñanes.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!