Ahalduntze saioak antolatu dituzte senideen zainketaz arduratzen diren emakumeentzat

Anboto 2021ko aza. 8a, 14:51

Mankomunitateak ikastaro bi eskainiko ditu Durangoko elkartegian. Hilaren 10ean eta 17an izango dira. 

Mankomunitateak, Bizitzen Fundazioak eta Emakundek ikastaro bi antolatu dituzte  mendekotasun edota desgaitasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten emakumeei begira. "Prebentzio estrategiak" sortu gura dituzte zaintzaile horiek jasaten duten zuzeneko eta zeharkako indarkeriaren inguruan. Izan ere, familiako zaintzaileen %89 emakumeak dira, Mankomunitatearen berbetan. Ikastaroak doakoak dira, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Zaindu zerbitzuaren bitartez: 946 200 546/680 425 764 edo zaindu.mdurango@bizkaia.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!