Asier Agirre durangarrak brontzezko domina irabazi du maratoi erdien munduko txapelketan

Anboto 2021ko aza. 8a, 13:33

Asier Agirre munduko txapelketan.

Azkeneko unera arte zilarrezko domina irabazteko aukerak izan ditu.

Aniztasun funtzionala dutenen kirola sustatzeko helburua duen SportVirtus erakundeak maratoi erdian munduko txapelketa antolatu zuen asteburuan Azoreetan (Portugal). Hantxe aritu zen Asier Agirre eta podiumera igo zen, hirugarren postuan. Gainera, azken esprintera arte zilarra lortzeko aukerak izan zituen. Gaur itzuliko da Durangora korrikalari durangarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!