Eskualdeko hainbat pilotarik llargues pilota modalitateko munduko txapelketan parte hartu dute

Anboto 2021ko aza. 8a, 11:48

Bizkaiko selekzioko kideak: Ezkerretik hasita: Egoitz Amantegi, Ander Antxia, Koldo Prieto, Iker Eskamez, Ander Martin eta Jon Arana.

Valentzian jokatu da txapelketa asteburuan.

Bizkaiko selekzioak Euskal Herriko bote luzeko txapelketa irabazi zuen orain hilabete inguru eta horrek llargues modalitateko munduko txapelketan parte hartzeko eskubidea eman zien. Asteburuan modalitateko talderik onenak batu ziren Valentzian. Valentziako bost taldez eta Bizkaiko selekzioaz gainera, Frantzia, Belgika eta Herbehereetako taldeak batu ziren.

Bizkaiko taldea osatu zuten si pilotarietatik bost eskualdekoak ziren: Egoitz Amantegi, Ander Antxia, Iker Eskamez eta Jon Arana abadiñarrak, Ander Martin mallabiarra eta Koldo Prieto mungiarra.

Batutako bederatzi taldeak hiru multzotan banatu zituzten eta bizkaitarrei multzorik zailena egokitu zitzaien. Jokatutako talde biak galdu egin zituzten gerora txapelketa irabaziko zuen Parcent (Valentzia)  nahiz Herbehereetako taldeen kontra.

Bote luzearen eta llargues modalitatearen arteko antzekotasunik handiena da taldeak aurrez aurre egoten direla, tenisean moduan. Baina pilotak askoz arinagoak dira (100 gramokoak barik 40 gramo ingurukoak) eta pilota jo beharrean eraman egiten da, zesta-puntan antzera. Valentzian oso ohituta daude modalitate horretara eta erkidego hartako talde biren artean jokatu zuten finala. Belgikan ere kirol ezaguna da eta hainbat pilotari kirol horretako profesionalak dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!