Bakoitza Zuberoako produktu sorta bategaz osatuta dago, eta 70, 55 eta 40 euro balio dute, hurrenez hurren. Salmentekin baturiko diruagaz Zuberoako ikastola biei lagunduko diete. Kanpainaren bultzatzaileek gogorarazi dute euskararen egoera zaurgarria dela Ipar Euskal Herrian. Hizkuntzak ez du lege babes ofizialik han. Eta Zuberoan, etxe barruko transmisioa "eteten" dabilela igarri dute. Horregaitik, hango ikastola biak dira euskararen transmisioa bermatzen duten eragileak.
Otzarak Durangaldean jaso
Eskariak web orrian egin eta gero, otzarak zein lekutan jaso gura diren markatu behar da. Durangaldearen kasuan, hiru dira jasotzeko puntuak: Durangoko Kurutziaga ikastola eta Intxaurre taberna, eta Zornotzako Andra Mari ikastola.