Asteburuan pistako Munduko Txapelketak jokatu dira Roubaixen (Frantzia). Bertan eskualdeko bi txirrindulari izan dira, Eustrak-Euskadi taldeko Illart Zuazubiskar eta Ziortza Isasi.
Abadiñarrak madison proban parte hartu du eta hamaikagarren bukatu du, Erik Martorell bikote duela.
Ziortza Isasik, berriz, erorikoa izan zuen atzo madison proban eta ezin izan zuen lasterketa bukatu. Gainera gaur uko egin behar izan dio puntuaketa probari, gorputza minduta izan duelako.