Txaber Altube abadiñarrak Ortuellako saioa irabazi du eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekora sailkatu da

Anboto 2021ko urr. 16a, 21:38
Txaber Altube Ortuellako saioan. (Argazkia: www.bertsozale.eus)

Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra berriz txapelketatik kanpora geratu da, Ortuellan bosgarren izan ostean.

Areto bete bertsozale batu dira gaur Ortuellako Gorbea aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira oholtzara, tartean Durangaldeko bi. Lan puntuagarri guztiak egin ostean Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituena, 484,5 puntu. Beraz, Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 4an. Garikoitz Sarriugarte bosgarren tokian geratu da eta ez du aurrera egin.

PUNTUAZIOAK

  1. Txaber Altube Sarrionandia.........484,5
  2. Mikel Retolaza Etxebarria.............457
  3. Julen Ibarguengoitia Ordorika.....446
  4. Peru Vidal Gurrutxaga...................433
  5. Garikoitz Sarriugarte Onaindia....416,5
  6. Asier Alcedo Cano..........................403,5
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!