Bihar, Cecobi, Bizkaidendak, Bilbaodendak eta Bilboko Merkataritza Ganberarekin elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiak 38.550 bonu gehiago banatuko ditu kontsumoa suspertzeko. Bizkaia Bonu Denda berriak urriaren 15etik abenduaren 15era bitartean eskuratu eta erabili ahal izango dira kanpainarekin bat egindako establezimenduetan. 15 euroko bonu bakoitzeko 30 euro gastatu ahal izango dira.
18 urtetik gorako pertsona bakoitzak 4 bonu erosi ahal izango ditu gehienez eta faktura bakoitza ordaintzeko bi erabili ahal izango dira gehienez ekimen honekin bat egin duten Bizkai osoko 2.772 establezimenduetan. Bonuak denetariko produktuen txikizkako merkataritzan ari diren establezimenduetan erabili ahal izango dira (janari-dendetan barne), bai eta ikuztegietan, tindategietan, ile-apaindegietan, edertasun-aretoetan, estetika-kabineteetan, argazki-zerbitzuetan eta Bizkaiko Artisautza Erregistroan sartutako artisautza eta artisauen establezimendu eta tailerretan ere.
Gainera, bonuen erabilera orekatzeko eta suspertze-eragina Bizkai osoan zabaltzeko asmoarekin, Bizkaiko lurraldea lau multzotan zatitu da biztanleriaren arabera, iazko abenduko kanpainan egin zen bezala. Hona: Bilbo; Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri; Eskuinaldea, Plentzia-Mungia eta Gernika-Bermeo; Durangaldea, Arratia-Nerbioi eta Markina-Ondarroa.
Bizkaiko Foru Aldundiak 639.900 euro inbertituko ditu kanpaina honetan, gaurko aurkezpen ekitaldian azaldu dutenez.