Txaber Altubek eta Garikoitz Sarriugartek Ortuellan egingo dute bertsotan

Anboto 2021ko urr. 13a, 13:19

Durangaldeko bi bertsolari lehiatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, Txaber Altube abadiñarra eta Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra; Asier Alcedo, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza eta Peru Vidalekin batera abestuko dute.

Zapatuan izango da saioa, Ortuellako Gorbea aretoan; 17:00etan hasiko da. Idoia Anzorandia arduratuko da gaiak jartzeaz. Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Pagonabarraga aurrera Gorka Pagonabarraga durangarrak, bestalde, Igorreko kanporaketa irabazi ostean finalaurrekoetarako txartela lortu du asteburuan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, ostera, Erika Lagomak hirugarren postua lortua zuen Tafallako saioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!