Bost positibo detektatu dituzte asteburuan

Barikutik domekara bitartean 5 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: 3 Zaldibarren eta bana Durangon eta Zornotzan. 

Osasun sailetik jakitera eman dutenez, azken astean 653 positibo detektatu dituzte EAEn, eta 14 eguneko intzidentzia metatua 56,60koa da. 

Ospitaleetan, ostera, 10 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 29 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Durangaldeko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bitartez jaso gura dituzu? Hauek dira bi aukerak.

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.