Hiru Haundiak lasterketa zapatu goizaldean igaroko da Durangaldetik

Joseba Derteano 2021ko urr. 7a, 13:32

Otxandiotik sartu eta Anboto mendate gainetik igaro ondoren, Aizkorrirantz abiatuko dira parte hartzaileak.

Asteburu honetan XXII. aldia egingo du iraupen luzeko Hiru Haundiak lasterketak. Barikutik zapaturako gauerdian hasi eta 24 ordu geroago amaituko da. Tartean, Gorbeia, Anboto eta Aizkorri mendiak igo beharko dituzte 1.000 parte hartzaileek, 106 kilometroko ibilbidean.

Edizio honetan parte-hartzaileen % 94 Euskal Herrikoak dira. Gainerakoan Madril, Leon, Lleida eta Coruña dira partaidetza handiena duten probintziak. Guztira, 28 probintzia daude ordezkatuta, antolatzaileek informatu dutenez.

Korrikalariak Durangaldetik igarotzen ikusi gura dituenak goiz esnatu beharko du, zapatu goizaldean igaroko direlako. Hona ordutegia:

HIRU HAUNDIAK DURANGALDEAN


OTXANDIO

- Gutxieneko ordutegia: 02:13.
- Gehieneko ordutegia: 06:00.

URKIOLA

- Gutxieneko ordutegia: 03:00.
- Gehieneko ordutegia: 07:45.

PAGOZELAI

- Gutxieneko ordutegia: 03:30.
- Gehieneko ordutegia: 08:45.

ANBOTO

- Gutxieneko ordutegia: 03:42.
- Gehieneko ordutegia: 09:20.

ZABALANDI

- Gutxieneko ordutegia: 03:58.
- Gehieneko ordutegia: 10:00.

ORIXOL

- Gutxieneko ordutegia: 04:30.
- Gehieneko ordutegia: 11:00.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!