Zabalik dago aisialdiko begirale izateko ikastaroan izena emateko epea

Anboto 2021ko urr. 4a, 12:17

Mankomunitateak antolatu du ikastaroa. Durangoko Ibaizabal ikastolan eskainiko dute urritik ekainera bitartean.

Mankomunitateak aisialdiko begirale izateko ikastaroa antolatu du. 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa izango da, betiere, gazte horiek Mankomunitateko parte diren udalerrietakoak badira. Ikastaroan, 150 orduko prestakuntza teorikoa eta 160 orduko prestakuntza praktikoa eskainiko dute. Ibaizabal ikastolan eskainiko dute, urritik ekainera bitartean. Bertan izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa Mankomunitateak finantzatu du Eroskigaz batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!