Sei koronabirus kasu berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko ira. 29a, 12:34

Sei koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: 4 Durangon eta bana Abadiñon eta Zornotzan. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 7.313 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 89 positiboak izan ziren: 13 Araban, 43 Bizkaian eta 32 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 1, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 22 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 39 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!