Bost koronabirus kasu berri identifikatu dituzte Durangaldean

Anboto 2021ko ira. 24a, 12:49

Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Durangaldean: 2 Zaldibarren eta bana Durangon, Elorrion eta Zornotzan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.690 proba (PCRak eta antigenoak kontutan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 110 positiboak izan ziren: 16 Araban, 50 Bizkaian eta 42 Gipuzkoan. Gainontzekoak, 2, EAEtik kanpokoak dira. 

Ospitaleetan, ostera, 24 lagun ingresatu zituzten atzo, eta ZIUn 46 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!